Esaera zaharren bertso lehiaketa

Ubane Madera 2004ko mai. 20a, 19:11
Txirritola Euskara Elkarteak ekimen berezia antolatu du biharko, barikua: esaera zaharren bertso lehiaketa. Bizkaian egiten den ekimena da, hemen sekula egin ez dena. Polita izan daitekeelakoan erabaki dute Aramaion egitea.

Algorta inguruan egiten dute esaera zaharren bertso lehiaketa. Zera da: ekimenean parte hartu behar duten bertsolariei esaera zaharren zerrenda ematen zaie. Bertsolariek euren artean banatu behar dituzte esaera zaharrok. Eta gero, bertsoen bitartez, esaera zaharrak banan-banan adierazi behar dituzte, bestelako herritar talde batek esaera asmatzeko.

Ekimen horren berri izan zuen aramaioarren batek, eta hona ekartzea polita izango delakoan erabaki dute herrian antolatzea. Inguruan halako zerbait antolatzen duten aurreneko aldia da.

Tabernaz taberna

Hala, Aramaioko kasuan, 19:00etan hasiko dute ekitaldia. Herriko bertso eskolakoek, herritarrek eta trikitilariek parte hartuko dute ekimenean. Bertso eskolakoen kasuan, bi talde osatuko dituzte eta tabernaz taberna ibiliko dira, tokatu zaizkien esaera zaharrak bertsoen bitartez esaten. Trikitilarien laguntzarekin egingo dute ibilaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak