Herriko gazte ugari elkartu eta Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanblada sortu dute

Ubane Madera 2004ko mai. 14a, 15:50
Berrogeita hamar bat gazte hasi da lanean Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladan (ATGA). Horrek arazoa sortu die. Izan ere, orain duten lokalean, kultura etxekoan, ez dira kabitzen. Eta edozein ekimen egin behar dutela ere, Udalari zinema-aretoa erabiltzeko baimena eskatu behar diote.

Gauzak horrela, ATGAk egin zuen azkeneko batzarrean erabaki zuten, beste gauza batzuen artean, beste bilgune bat eskatu beharko diotela Udalari.

Horrez gainera, eta Udalarekin elkarlanean, herriko San Martin jaiak antolatzen dabiltza gazteak buru-belarri. Aurreikusitako aurrekontua dezente murritza dela-eta, ekimen bereziak antolatzen dabiltza, jai alternatiboak izateko eta dituzten errekurtsoak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko. Hala, gazteendako musika-kontzertuak antolatuko dituztela, eta antzerki berezia antolatzen dabiltzala aurreratu digute, herri eskolako umeekin.

Helburuak

Oro har, euskara lantzea eta herriko gazteen arteko harremana sendotzea da Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladaren helburua. Horrez gainera, herriko elkarteekin harremana sendotzeko ere ahalegin berezia egingo dute.

Gazteek Arrasteko gaztetxearen eta Otxandioko gazte taldearen laguntza dute bai taldea osatzeko, bai eta jaiak antolatzeko ere. Haiei eskerrak eman gura dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak