Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako 64. Mendi Ibilaldia Aramaion bukatuko da

A. Leibar 2004ko mai. 12a, 13:45
Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak urtero antolatzen duen mendi ibilaldia Aramaion bukatuko da aurten. 64. edizioa ekainaren 6an egingo da; Orozkon (Bizkaia) hasiko da eta Aramaion (Araba) bukatu.

Ibilaldiaren helburua kultura eta kirolzaletasuna zabaltzea da; mendizaletasuna eragin, eta horrekin batera, hemengo baso eta mendietako bazterrak eta bideak ezagutaraztea.

47 kilometro

Goizeko 6,30etan izango da Orozkon. Ibilbidea 47 kilometrotakoa da gutxi gora-behera:

Ibarra-Orozkotik (irteera), Zaloa, Urigoiti, Axular (Itxina), Arraba, Egiriñao, Aldamiñape, Ubide, Goikogaina, Ogarakorta, Zumeltza, Saibi, Urkiola, Zabalandi, Ipiztekoarriaga eta Ibarra-Aramaiora (helmuga).

Ibilaldiaren iraupena, bakoitzak bere kabuz egiten dituen geldialdiak kontutan hartu gabe, hamar ordu eta erdikoa da gutxi gora-behera.

Izen-ematea

Parte hartu nahi duenak, Fortuna Kirol Elkartean eman dezake izena. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara:

  • Pio Baroja Kiroldegian
    Tel. 943 21 49 00
    Faxa 943 21 71 77

Edo Kanpandegi kalean (tel. 943 42 65 17) astelehenetan 19:30etik 21:00etara

Izena ematerakoan partehartzaile bakoitzak izena eta abizena, helbidea eta telefonoa, eta autobusa hartu behar dueneko lekua adierazi behar du; eta mendi federatuek lizentzia zenbakia.

Izen emateko azken astean, autobus lekuen arabera, inskripzioa itxi egin daiteke. Inskripzioaren ordainketa Elkartean bertan edo (aurretik jakinarazi ondoren) elkarteko kontu korrontean egin daiteke.

Inskripzioaren barne (15 euro) autobusaren joaneko eta bueltako bidaiak daude, baita DYAk antolatutako medikuntza postuen zerbitzua eta erantzukizun zibileko asegurua.

Ibilaldiaren gaineko informazio gehiago eta oharrak eta gomendioak Fortuna Kirol Elkartearen webgunean eskuratu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak