Zabaldu dituzte kultura etxeko gazte lokalak. Oporretan sartu ziren gazteak, eta dagoeneko egin dute hango lokalen banaketa, adinaren arabera.Udalarekin hitzartutako moduan.
Hala,14-20 urte bitarteko gazteak sartu dira lokaletan. Laster aurkeztuko diote partaideen zerrenda Udalari. Era berean, Udalarekin hitzartutako ordutegi-muga ere errespetatuko dute, baldintza horrekin sartu dira-eta. Lokaletan egin beharreko lanen gainean, berriz, Mertxe Mondragonek adierazi digu atzeratu egin direla, gazteek lokaletan sartzeko presa zuten-eta. Edozelan ere, ateak konponduta daudela esan digute. Eta, lokaletara sartu baino lehen, gazteak arduratu direla garbitasun kontuekin.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak