Onartu dute aurrekontua: milioi eta erdi euro pasatxo

Ubane Madera 2004ko mar. 31a, 20:46
Onartu dute aurtengo aurrekontua: 1.582.921,22 euro. Horri, Udalak lehenagotik daukan 90.000 euro pasatxoko defizita gehitu behar zaio. Hala ere, aurreikusitako sarrerak kontuan hartuta (1.675.464,45 euro), aurten, defizit bariko aurrekontua izatea espero dute.

Milioi eta erdi pasatxoko aurrekontutik, 478.644,35 euro inbertsioetarako izango da. Horren barruan, inbertsiorik handiena Arexolako lanak egiteko izango da: 44.571 euro ur eta gasifikazio lanak egiteko, eta 266.660 euro zoladura lanak egiteko.

Auzoekin jarraituz, esan beharra dago Eguzkierripako lanen gainean luzapena eskatzeko asmoa daukala Udalak, aurtengo aurrekontuan ezin izango dituztelako lanok sartu. Hori bai, auzo horrekin lotutako proiektua aurten egiteko asmoa dute.

Hala, azken proiektu horrekin, auzoen oinarrizko beharrak betetzeko lanak amaitu egingo ditu Udalak. Edozelan ere, Mertxe Mondragon alkateak jakinarazi digu zenbait auzotan, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak beteta izan, zenbait lan egiteko daudela oraindik: Azkoagan eta Barajuenen, esaterako, gasifikazioa egitea falta da eta Etxaguenen ur eta saneamendu azpiegiturak hobetu behar dira. Horren harira, Errotabarriko gasifikazioa egiteko 15.000 euro aurreikusi dituzte.

Bestelako inbertsioak

Auzoetakoez gain, bestelako inbertsioak aipatzearren, alkateak jakinarazi digu San Martin Eskolako lanak bukatzeko 36.000 euro aurreikusi dituela Udalak; Latakoko landaketa egiteko 15.706 euro, eta Ibarran lan hidrografikoak egiteko 21.305,12 euro. Kultura ekimenei dagokienez, aurtengo jaiek 20.000 euroko aurrekontua izango dute; gaztetxeko lokalak egokitzeko ere

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak