Eskolan entsegua egiten zeudela harrapatu zituzten Papargorriko abeslariak, eta gainera, irabazi zutenaren ezjakinean. Horren ondorioz, ezusteko polita hartu zuten irabazle plaka eman zietenean.
Gabonetako lehiaketa
Gabon kanten lehiaketa batean irabazi dute saria Papargorrikoek. Álava 7 eta El Correok antolatu zuten lehiaketa hori Gabonetan. Hamar taldek parte hartu zuten, eta guztien artean, Papargorri aukeratu zuen epai-mahaiak, musikariz osatutako lau adituk,hain zuzen ere.
Saria hartu ostean, entseguarekin segitu zuten Papargorrikoek. Izan ere, joan den zapatuan, hilak 27, Arrasaten izandako Debagoieneko eskola arteko abesbatzen topaketan parte hartu zuten. Arizmendi Ikastolak antolatu zuen. Alemania, Berriz, Oñati, Arrasate eta Aramaioko 350 gaztetxok parte hartu zuen. Amaia antzokia bete egin zen haiek entzuteko, eta bisitariak pozik asko atera ziren ikusitakoarekin.