Maider Unda borrokalaria ez da Atenasera joango

Maria Agirre 2004ko mar. 22a, 11:40
Joan den aste bukaeran izan du Madrilen txapelketa, Atenaseko Joko Olinpikoetan klasifikatu ahal izateko. Baina Maider Unda borrokalari aramaioarrak ez du lortu klasifikatzerik. Era horretan, ez da Atenaseko Joko Olinpikoetara joango.

Bi borrakaldi irabazi arren, hirugarrenean porrot egin du Maider Undak. Madrilen jokatu txapelketan, Austria, Italia eta Mongolia klasifikatu dira Atenaseko jokoetarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak