Udalak gaitzetsi ditu azken egunotako Madrilgo eta Iruñeko gertakariak

Gorka Etxabe 2004ko mar. 17a, 12:57
Aramaioko Udalak premiazko eta ez ohiko bilkura egin zuen astelehenean. Udalbatzarrak akordioa lortu zuen Madrilgo eta Iruñeko azken gertakariak gaitzesteko. Batetik, Aramaioko Udalak Madrilgo atentatuak gaitzesten ditu, eta hildako eta zauritutako senideei elkartasuna adierazten die.

Gainera, Aramaioko Udalak azken egunotan Espainiako gobernuak eskainitako informazio eza salatu du.

Era berean, Iruñean gertaturiko hilketa bortitza gaitzetsi du Aramaioko Udalak. Udalbatzarrak adostutako idatziak dio, zentzu guztietatik ekintza negargarria dela.

Premiazko eta ez ohiko bilkura atzo arratsaldean egin zuen Aramaioko udalak, eta aho batez onartu zuen udalbatzarrak akordioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak