Lehen orduan jende ugari botoa ematera

Goiena 2004ko mar. 14a, 20:45
Hauteslekuko ateak zabaldu dituztenean, jende multzo bat pilatu da bertan. Goizean goiz botoa ematera animatu dira aramaioar batzuk, gehienak mendizaleak. Goiza lasai igaro da. Boto kontaketa egin bezain laster argitaratuko ditugu emaitzak webgune honetan.

Inkestak

Botoa ematera gerturatu direnei espero dituzten emaitzen gainean galdetuta, adierazi dute herrian ez dela aurreko hauteskundeetako emaitzekin alde handirik izango. Gainera, inkestatuak izan diren aramaioarrek uste dute, Madrilgo atentatuak direla-eta, PP botoak galduko dituela bai Euskal Herrian eta bai Espainian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak