Saharar umeak Aramaiora ekartzeko aukera

Ubane Madera 2004ko mar. 12a, 11:17
Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzak hala eskatuta, Aramaioko Udalak Oporrak Bakean izeneko egitasmoan parte hartuko du aurten.

Egitasmoaren helburua zera da: Tindoufeko kanpalekuetan errefuxiatuta bizi diren zenbait ume Aramaiora ekartzea uztailean eta abuztuan hemen egon daitezen. Hain zuzen ere, uztailaren 6tik irailaren 6ra bitartean izango dira Euskal Herrian.

Etxe bila

Hala, orain gauza da ume horiek hartzeko familiak aurkitzea. Interesa duenak udal bulegoetara joan beharko du izena ematera datorren martxoaren 29a baino lehen. Besteak beste, familia horrek 471 euro ordaindu beharko ditu umea ekartzeko. Diru hori umeen eta begiraleen hegazkin txartelak ordaintzeko eta bestelako gastuak ordaintzeko erabiliko dute.

Jaurlaritzak abiarazi du umeak ekartzeko ekimena. Guztira, 450 ume ekarri nahi dituzte.

Errefuxiatuta bizi diren zenbait ume saharar Aramaiora ekartzeko egitasmoan parte hartuko du Udalak. Asmoa da udan ekartzea ume horiek. Martxoaren 29a baino lehen eman beharra dago izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak