Gazte lokaletan izena emateko epea luzatuta eta Gazte Batzarra sortzeko bilera

Ubane Madera 2004ko ots. 26a, 13:41
Gazteekin zerikusia duten bi ohar helarazi dizkigute. Bata gazte lokalen gainekoa eta bestea Gazte Batzar baten gainekoa.

Batetik, alkateak jakinarazi digu gazteak hasi direla gazte lokaletarako izenak ematen. Berez, gazte lokaletarako izena emateko epea barikuan, hilak 27, amaitu behar zen, baina, gazteak erantzuten hasi direla ikusita, Udalekoek erabaki dute beste astebetez luzatzea epea. Beraz, orain martxoaren 5era arteko astia dago.

Behin gazteen izen guztiak hartuta, Udalak gazteekin berba egingo du lokalak-eta erabiltzeko zehaztu beharrekoak zehazteko.

Gazte Batzarra

Bestalde, zenbait gaztek Gazte Batzarra sortu nahi dute herrian (apolitikoa), honako ekimenak egiteko: gazte koadrilen arteko harremanak hobetu, Aramaio ezagutu, euskara landu, herriko jaiak antolatu, gazte ekintzak antolatu, ikastaroak eta irteerak egin eta ohitura zaharrak berreskuratu, besteak beste. Hala, ekimenean parte hartu nahi duten gazteei dei egiten diete datorren martxoaren 5ean egingo duten batzarrean parte har dezaten. 19:00etan hasiko da, kultura etxeko sarreran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak