Maider Unda lesionatuta dago, baina, aurrera egingo du

Ubane Madera 2004ko ots. 9a, 11:30
Bertan behera utzi behar izan du Maider Unda borrokalariak Polonian jokatu behar zuen nazioarteko txapelketa. Izan ere, belaunean min hartuta dabil. Edozelan ere, aurrera egingo duela kontatu digu.

Grezian hartu zuen kolpea belaunean Maider Undak, Olinpiar Jokoen gainean egin zuten simulazioan. Ez zion garrantzirik eman. Baina, kolpea uste baino larriagoa izan zen eta orain, belauna handituta dauka Aramaioko borrokalariak, likidoz beteta, eta kontatu digu ez dela berera bueltatzen. Orkatila ere handituta dauka.

Erresonantzia

Harrezkero, entrenatu barik dabil Maider Unda, eta asper-asper eginda, kontatu digunez. Madrilen dago, eta geldi egon beharra dauka, Kiroletako Batzorde Nagusiko medikuek esanda. Edozelan ere, geldi egonez gero, aurrera egin ahal izateko moduan dagoela adierazi digu. Astelehenean egin behar diote erresonantzia belaunaren benetako egoera zein den jakiteko.

Kontuak kontu, Olinpiar Jokoetarako prestatzen hasiko da laster Maider Unda. Martxoan jokatuko du Greziako jokoetarako sailkatzeko kanporaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak