Eguaztenean umeak atera ziren kantuan; zapatuan abesbatza aterako da

Ubane Madera 2004ko ots. 4a, 19:38
Goizean goiz hasi eta herri osoan zehar ibili ziren umeak Santa Agedaren omenezko koplak kantatzen. Bizente Goikoetxea abesbatza zapatuan aterako da kantura.

Taldeka banatu eta San Martin Eskolako neska-mutikoak Aramaion barrena ibili ziren eguaztenean, Santa Ageda bezperan. Guztira, 108 gaztetxo, baserritar jantziekin eta makilekin. Hala, 3 eta 4 urteko umeak kalean ibili ziren eta 5 urtekoak kaletik gertu dauden auzoetan (Arraga, Eguzkierripa…). Nagusiagoek, berriz, auzo-baserriei bisita egin zieten. Guztiak ere goizean goiz atera ziren ibilbidea egiteko.

Bizente Goikoetxea abesbatza

Bestalde, Bizente Goikoetxea abesbatza ere eguaztenean ateratzeko zen, baina, azken orduko ezusteak eraginda, erabaki zuten zapatuan aterako zirela kantuan. 14:00etan da hitzordua, eliza aurrean. Hala, lehengo ohiturak gordetzeko ahaleginean parte hartu nahi duten edozein gonbidatzen dute ekimenean parte hartzera; gainera, bide batez, Aramaioko txoko asko ezagutzeko aukera ederra dela ere nabarmentzen dute. Gero, batutako janariarekin afaria egingo dute. Eta dirua beharra duten herritarrei laguntzeko emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak