Laster konponduko dituzte kultura etxeko itoginak

Ubane Madera 2004ko urt. 29a, 13:56
Geroago eta larriagoa da kultura etxeko egoera. Lehenagotik zeuden itoginak areagotu egin dira asteburuko euri zaparraden ostean. Batez ere bi gela daude kaltetuta.

Hasieratik izan ditu kultura etxeak hezetasun arazoak. Baita itoginak ere zenbait lekutan. Hain zuzen ere, kultura etxea egin zuen enpresa bera (Palmiro) orain dela hilabete ahalegindu zen hori guztia konpontzen. Baina, asteburuko zaparraden ostean, kultura etxearen egoera lehengoa baino eskasagoa da: KZgunean zeuden itoginak handitu egin dira; eta ondoko gelan, ingelesekoan antzerako itoginak sortu dira; astelehenean, oraindik ere, ura jausten zebilen paretan behera.

Era berean, itoginez gain, zenbait paretatan hezetasun orbanak ikusten dira; bigarren solairuko pasilloan eta hirugarren solairuko paretetan, adibidez.

Siku egon behar

Asmoa da esandako guztia konpontzea. Eta Mertxe Mondragon alkateak esan digu arazoak arazo, laster konponduko dutela guztia. Hori bai, lanok egiteko ingurua siku egotea behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak