Hautesle-errolda ikusgai
Martxoaren 14ko hauteskunde orokorretarako, haustesle-errolda ikusgai dago udaletxean. Otsailaren 2ra arte jendaurrean egongo da udal bulegoetako ordutegian. Erreklamazioak egitea nahi izanez gero, epe horren barruan egin beharko dira.
Santa Ageda bezpera
Otsailaren 4an, San Martin elizaren aurrealdean, arratsaldeko 14:30ean batuko dira aramaioarrak Santa Ageda batzera joateko. Hainbat arrazoi daude ospakizunean parte hartzeko:
- Lehengo ohiturak mantentzeko ahaleginetan
- Aramaioko txoko asko ezagutzeko aukera oso ona delako
- eta batutakoarekin afaria jai giroan egiteko aukera ematen duelako
Animatu eta etor zaitez Santa Ageda batzera!
Gazte lokala
Laster udalak berriz zabaldu du gazte lokala. Lokala erabiltzea nahi duten gazteek (14 eta 20 urte bitartekoak) udaletxera joan behar dute izenak ematera otsailaren 27a baino lehen.
Txirritola ipuin lehiaketa
Otsailaren 18a baino lehen eraman beharko dira ipuinak udal liburutegira.
Aratusteetako mozorro lehiaketa
Otsailaren 21ean egingo da lehiaketa. Parte hartzeko izena eman behar da otsailaren 11 baino lehen