Hautesle-errolda, Santa Ageda bezpera eta gazte lokala

A. Leibar 2004ko urt. 29a, 12:05
Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean otsailaren 2ra arte. Bestalde, Santa Ageda bezperan eskean irteteko deia egin da. Biltze gunea San Martin elizaren aurrealdea izango da, otsailaren 4ean, arratsaldeko 14:30ean. Udalak gazte lokala zabalduko du berriz. Lokala eralbitzea nahi duenak Udaletxera joan beharko du izena ematera.

Hautesle-errolda ikusgai

Hautesle-errolda ikusgai

Martxoaren 14ko hauteskunde orokorretarako, haustesle-errolda ikusgai dago udaletxean. Otsailaren 2ra arte jendaurrean egongo da udal bulegoetako ordutegian. Erreklamazioak egitea nahi izanez gero, epe horren barruan egin beharko dira.

Santa Ageda bezpera

Otsailaren 4an, San Martin elizaren aurrealdean, arratsaldeko 14:30ean batuko dira aramaioarrak Santa Ageda batzera joateko. Hainbat arrazoi daude ospakizunean parte hartzeko:

  1. Lehengo ohiturak mantentzeko ahaleginetan
  2. Aramaioko txoko asko ezagutzeko aukera oso ona delako
  3. eta batutakoarekin afaria jai giroan egiteko aukera ematen duelako

Animatu eta etor zaitez Santa Ageda batzera!

Gazte lokala

Laster udalak berriz zabaldu du gazte lokala. Lokala erabiltzea nahi duten gazteek (14 eta 20 urte bitartekoak) udaletxera joan behar dute izenak ematera otsailaren 27a baino lehen.

Txirritola ipuin lehiaketa

Otsailaren 18a baino lehen eraman beharko dira ipuinak udal liburutegira.

Aratusteetako mozorro lehiaketa

Otsailaren 21ean egingo da lehiaketa. Parte hartzeko izena eman behar da otsailaren 11 baino lehen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak