Laster hasiko dituzte udaletxea berritzeko lanak

Ubane Madera 2004ko urt. 22a, 17:29
Ohiko osoko bilkura egin zuen eguaztenean udalbatzarrak. Landutako gaien artean, zinegotziek erabaki zuten Arregi eraikuntza enpresari esleitzea udaletxea berritzeko lanak. Oletako lanak ere berbagai izan ziren.

Laster hasiko dituzte udaletxea berritzeko lanak. Eguazteneko batzarrean erabaki zuten Arregi enpresari esleitzea. Hala, Mertxe Mondragon alkateak GOITBri adierazitakoaren arabera, asko jota hilabete barru hastea da asmoa. Besteak beste, harrera gela hirugarren pisura eramango dute, oraingoa baino leku egokiago batera eta igogailua ipiniko dute, zailtasunak dituztenendako. Horrez gainera, bestelako egokitzapen lanak ere egingo dituzte. Aurreikusitakoaren arabera, herriko jaietarako, uztailerako, lanak bukatuta izango dira.

Oletako bidea

Bestelako gaien artean, Oletako lanak berbagai izan ziren. Hain zuzen ere, jakinarazi zuten Oletako bidea zabaltzeko lanen bigarren zatia abiarazita dagoela. Hilabetean bukatuko dituzte.

Eta, erabaki zuten dirulaguntza eskatzea Diputazioari Arrasate Musikalen ikasten dabiltzan aramaioarrei laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak