Arabako Taldekako finalean izango dira herriko bertsolariak

Ubane Madera 2004ko urt. 16a, 17:11
Zapatuan, hilak 17, Aramaioko bertso-eskolako zenbait bertsolarik Arabako Taldekako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute.

Gorbeialdeko taldearen ordezkari izango dira aramaiarrak, honako hauek, hain justu ere: Manex Agirre, Iker Agirre, Andere Arriolabengoa eta Gillen Agirre. Eurekin batera, Urbinako Josu Ormaetxea ere ibiliko da. Araiako taldeari irabazita lortu zuten Gorbeialdekoek finalera iristea. Hala, zapatuko jardunaldian Gasteizko taldearen kontra jokatu beharko dute. Ez dute lan erraza izango, gainera; izan ere, besteak beste, Oihane Perea izango dute aurrez aurre. Naroa Sasieta ibiliko da gaiak jartzen.

Agurainen izango da saioa; 14:00etan hasiko da, Zerua jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak