Aramaioren gaineko erreportaje berezia Pyrenaica aldizkarian

Gorka Etxabe 2003ko abe. 17a, 13:54
Pyrenaica aldizkariaren azken zebakiak erreportai nagusia eskaini dio Aramaiori. "Aramaio goitik eta barrutik" lelopean hamaika orrialdeko erreportaje mardula egin du Juan Mari Ansak.

Arabako Suitza ei da Aramaio eta horren berri ematen digu Juan Mari Ansak erreportajean. Hamaika orrialdeko lana da eta argazki mordoa jaso ditu Pyrenaicak.

Tellemendiko gurutzea, Ipiztekoarrije, Santa Krutzeko balkoia eta gantzagako atxak dira, besteak beste, erreportajean agertzen diren atalak. Argazkiak eta mendian ibiltzeko mapak ere jaso ditu Pyrenaica aldizkariak.

Purenaica aldizkaria 22.000 harpidedunek hartzen dute etxean. Euskal Mendizale Federakundeak argitaratzen du Pyrenaica eta Antonio Ortega da zuzendaria. Lan talde sendoa du atzetik aldizkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak