Luis Mari Azkargorta "Kanto" berriro kartzelara

Ubane Madera 2003ko aza. 27a, 18:22
Madrilgo Audientzia Nazionalak Luis Mari Azkargorta "Kanto" aramaiarra kartzelaratzeko agindua eman du. Joan den urteko urtarrilaren 7an utzi zuten aske, baldintzapeko askatasunean, kartzelan 15 urte bete eta gero.

Eguen eguerdiko 13:00etan sartu zuten Luis Mari Azkargorta “Kanto” Martuteneko kartzelan. Hain zuzen ere, Audientzia Nazionalak 12:00etatik 13:00ak arteko tartea eman zion Donostiako kartzelan aurkezteko. 15 urte kartzelan egon eta gero, orain beste hiru urte pasatxo egon beharko da barruan, 2007ra arte, hain zuzen ere.

Epaitegiaren erabakiak errekurrituta

Kontua da Audientzia Nazionaleko bigarren sekzioak hirugarren gradua ezeztatu egin diola Arexolako Kanto baserriko semeari. Madrilgo epaitegiaren esanetan, Bilboko Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak ez zuen eskumenik hirugarren gradua ezarri eta baldintzapeko askatasuna emateko. Hala, horren inguruan hartutako erabaki guztiak errekurritu egin dituzte, eta orain, Luis Mari Azkargorta Kantok 1988an ezarri zioten zigor osoa bete beharko du, lehen esandako moduan, 2007ra arte egon beharko du kartzelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak