Zapatuetan zinema emanaldiak egingo dituzte

Ubane Madera 2003ko aza. 24a, 19:32
Gabonetatik aurrera zinema emanaldiak izango dira zapatuetan. Herriko gazte talde batek egin du proposamen hori, eta Udaleko Kultura Sailak onartu egin du.

Zinemazale talde batek Udalari eskatu dio domeketan zinema emanaldiak egiten dituzten moduan, zapatuetan ere gauza bera egiteko. Baina ez edozein filmarekin, sariren bat irabazi duten filmekin, baizik.

Gabonetan egitarau berezia

Udaleko Kultura Sailak onartu egin du proposamena; eta Gabonetan hasiko dira eskaintza berri horrekin. Honako egitaraua onartu dute:

  • Abenduaren 20an, Pulp Fiction emango dute.
  • Abenduaren 26an, Jackie Brown.
  • Utarrilaren 2an, Reservoir Dogs.

Eskainiko diren hiru filmak Quentin Tarantino-k zuzendutakoak dira.

Ordua eta bestelako xehetasunak oraindik zehaztu barik daude. Hori bai, erabaki dute euro bateko sarrera kobratuko dutela, zinema emanaldi horiei zelanbaiteko balorazioa emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak