Arrakastatsua izan zen Erretiratuen Eguna

Ubane Madera 2003ko urr. 31a, 10:46
Goizean goiz hasita sekulako giroa egon zen zapatuan Aramaion. Giroa eta jendetza. Eta ez eguraldiaren epeltasunarengatik, ez. Jaiaren berotasunarengatik, baizik.

Betiko moduan, baserritarren eta artisauen azokak erakarri zuen jende gehien. Baina, baita Erretiratuen Egunak berak ere. Parrokian bertan lagun dezente elkartu zen urtean hildako erretiratuen aldeko mezan. Lagun Artean taldekoek fin-fin egin zuten haien omenezko dantza-saioa mezaren ostean. Gero, azoka ikusi, antzinako kontuak esan eta kiroldegirantz egin zuten erretiratuek, bazkaltzera. 165 bat lagun elkartu zen han, iaz baino gehiago. Ondo bazkaldu eta gero, erromerian ibili ziren. Eta Vital Kutxaren eta Euskadiko Kutxaren opariak eman zizkieten 12 laguni.

Erretiratu nagusienak

Era berean, Ana Mari Jauregik (95 urte) eta Fidel Beitiak (91 urte) opari bereziak jaso zituzten, nagusienak izatearren.

Azokari dagokionez, handia izan zen; berritasunekin, gainera. Gozogintzarekin, tailarekin, eztigintzarekin… lotutako saltokiekin batera, errementaritzarekin lotutako erakusketa egon zen. Hortaz, gauzak erosteaz eta ikusteaz gain, ikasteko aukera ere egon zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak