Margo Lehiaketako irabazlea Juan Jose Altuna bergararra

A. Leibar 2003ko urr. 23a, 12:31
Urriaren 12an, Itur Zuri emakume elkarteak antolatutako, Kaleko XII. Margo Lehiaketa egin zen Aramaion. Lehiaketako gaia Aramaio eta bere ingurua izan ziren. Bergarako Juan Jose Altunak jaso zuen lehenengo saria. Hamasei urtetik beherakoetan Izar Elorza aramaioarra izan zen lehenengoa.

Hamasei urtetik gorakoetan, lehenengoak 600 euroko saria jaso zuen; hamasei urtetik beherakoetan, berriz, 150 euroko saria jaso zuen irabazleak.

Honako hauek izan ziren emaitzak:

1. saria: Bergarako Juan Jose Altuna.

2. saria: Arrasateko Aitor Lajarin.

3. saria: Bilboko Raimundo Argos.

16 urtetik beherakoak:

1. saria: Aramaioko Izar Elorza.

2. saria: Aretxabaletako Lide Mar Barrutia.

3. saria: Arrasateko Leixuri Denague.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak