Tamaina handiko zaborren bilketa eta garraio zerbitzua

A. Leibar 2003ko urr. 22a, 18:02
Zerbitzua hobetzeko asmotan, tamaina handiko zaborren bilketan aldaketak izan dira. Ohiko zabor edukiontzietara bota ezin daitezkeen zaborrak batzen ditu zerbitzu honek. Hainbat aukera eskaintzen zaizkio herritarrari. Bestalde, Aramaio, Arrasate eta Gasteiz batzen dituen garraio zerbitzuak ikasturte honetan izango dituen ordutegi eta maiztasuna finkatu dira.

Tamaina handiko zaborren bilketa

Tamaina handiko zaborren bilketa

Tamaina handiko zaborren bilketa (ohiko zabor edukiontzietara bota ezin daitezkeen zaborrak), Gorbea Ingurumen Patzuergoak egiten du eta honela izango da:

  • Orain arte bezala, hileko azken ostiralean jasoko dira.
  • Zabor hauek atera aurretik, bilketa arduradunarekin harremanetan jarri behar zarete telefono honetan: 620 216 508 (Carlos).
  • Abisurik jaso ez den auzoetara ez da joango kamioirik.

Beste aukera da Garagartzako zabortegira zuzenean eramatea, Aramaioko Udalak beraiekin hitzarmena baitauka.

Garraio zerbitzua

Aramaio, Arrasate eta Gasteiz batzen dituen autobus zerbitzuen maiztasuna eta ordutegiak finkatu dira dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak