Argindar mozketak egingo dituzte laster herrian

Ubane Madera 2003ko urr. 9a, 18:42
Datorren martitzenean, eguaztenean eta eguenean (hilak 14, 15 eta 16) argi mozketak egingo dituzte. Zenbait auzotako transformazio zentroen mantentze-lanak egiteko moztu behar dute argindarra.

Hala, martitzenean, hilak 14, Gantzagako, Etxaguengo, Labeagako eta Arexolako argindarra bideratzen duen transformazio zentroaren egoera aztertzeko txanda izango da. Horren ondorioz, bost-hamar bat minutuz moztuko dute argindarra auzo horietan. Baina ez dute zehaztu noiz.

Eguaztenean, berriz, Untzillako, Suñako, Ibabeko eta Uribarriko transformazio zentroa begiratuko dute. Hortaz, beste bost-hamar bat minutuko etetea izango da auzo horietan.

Pare bat orduz bailara osoan

Bestalde, gogoratu beharra dago, eguaztenean bertan, 09:30etik 11:30era arte Aramaio osoan moztuko dutela argindarra, bestelako lan batzuk egin behar dituztelako (fusibleak aldatu, pinuak bota, aberia konpondu…).

Eta, bukatzeko, eguenean, Gureiako, Altzagako, Azkoagako, Barajuengo eta Arriolako transformazio zentroan moztuko dute argindarra; kasu honetan bost-hamar bat minutuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak