Auzoetako alkate berriak aukeratu dituzte

Ubane Madera 2003ko urr. 2a, 19:07
Irailean, datozen lau urteotarako auzo alkate berriak aukeratu dituzte. Hain justu, udalbatzarrak berretsi egin ditu karguok azkeneko batzarrean.

Honako hauek izango dira auzo-alkate berriak: Altzagan, Kontxi Kortabarria; Arexolan, Agustin Arrizabalaga; Arragan, Mikel Kortabarria; Arriolan, Xabier Herrarte; Azkoagan, Rakel Arriolabengoa; Barajuenen, Lourdes Gardoki; Eguzkierripan, Esteban Altuna; Etxaguenen, Julian Bergaretxe; Gantzagan, Miguel Angel Luri; Matxainen, Martin Etxabe; Untzillan, Juan Antonio Aretxaga; Uribarrin, Karmelo Garaitonandia eta Salgon, Pedro Lizarralde.

Oletan, ez

Gogoratu beharra dago Oletan ez dutela alkatea aldatu bestelako araudi bat dutelako; Arabako Foru Aldundiak agintzen die oletarrei noiz egin hauteskundeak. Era berean, eta azkeneko urteotan moduan, Nardeaga eta Ibargoia kaleek ez dute izango auzo alkaterik, Udalak ez duelako horretarako beharrik ikusten.

Ordezkaritza lana

Oro har, Udalaren eta auzoaren artean ordezkaritza lana bete ohi dute auzo-alkateek. Lau urterako kargua izaten da, eta auzo batzuetan bozketa bidez aukeratzen dituzte ordezkariak, eta beste batzuetan, familien artean txandakatu egiten dira auzo-alkate izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak