Logoa

Hika Teatroaren 'Arrautza delikatuak' lana, abenduaren 21ean

 Antzuola Antzerkia ikusteko aukera izango da domeka honetan Antzuolan. Hika Teatroak Arrautza delikatuak lana aurkeztuko du Eskolako aretoan arratsaldeko 19:00etan. Saioa hamabi urtetik gorakoei zuzendua dago eta sarrera doan izango da.

Pilota txapelketako finalerdiak zapatuan

 Antzuola Herriko Eskuz Binakako VII. Txapelketa azken txanpan da. Zapatuan, hilaren 13an, finalerdiak jokatuko dituzte eta hilaren 20an finalak. Lehenengo mailako finalerdietako bat jokatu dute jadanik.

Kontzertua eskainiko dute musika ikasten ari diren gaztetxoek

 Antzuola Gabon inguruan Bergarako Musika Eskolan ikasten diharduten neska-mutil antzuolarrek kontzertua ematen dute herrian. Aurten ere hala egingo dute; martitzenean izango da kontzertua udaletxeko bilkuren aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Untxien intseminazio zentroa jarriko dute Antzuolan

 Antzuola Maria Jesus Gonzalezek herrian zuen untxi granja Euskadiko Untxi-zainen Federazioak hartu du. Untxien intseminazio zentroa jarriko du han Federazioak.

Gabonetako argiak hilaren 5ean piztu dituzte

 Antzuola Abenduan sartu gara eta Gabonak gertu ditugula igartzen da. Antzuolako kaleetan Gabonetako argiak jarri dituzte, eta gaur piztuko dituzte lehenengoz.

Nerea Altunak herriko gazteen beharrak aztertuko ditu

 Antzuola Txatxilipurdiko kide batek, Nerea Altunak, Antzuolako gazteen aisialdiarekin zerikusia duten beharrak aztertuko ditu datozen hilabeteetan. Bere ikerketaren emaitzen arabera gazteei herrian zer eskaini erabakiko da.

Anton Abbadia saria jasoko du Elayk, euskara bultzatzeagatik

 Antzuola Gipuzkoako Foru Aldundiak saritu egingo du Antzuolako enpresa, urteetan euskararen alde egindako lanagatik. 1992 urtetik du Elayk euskara plana bere lantokietan.

Antzuolako jubilatuek Mizpirualde egoitza bisitatzen dute astero

 Antzuola Antzuolako jubilatuek ekintza kulturalak burutzeaz gain sozialagoak ere egiteko beharra ikusi zuten duela bi urte inguru. Ordutik, Bergarako Mizpirualde egoitza bisitatzen dute astelehenero, han daudenei arratsaldeak atseginagoak egiteko asmoarekin.

Talleres Antzuola eta Txorikua erautsiko dituzte

 Antzuola Buztinzuriko urbanizazio lanak Gabon osterako amaituta egongo direla uste du Udalak. Talleres Antzuola zegoen eraikina eraitsi egingo dute. Lan hori kalea itxita dagoen bitartean egiteko eskatu dio Udalak horren ardura duen enpresa eraikitzaileari.

Jose Francisco Amiama: "Etxean, kide guztiek parte hartu beharko lukete"

 Antzuola Martitzenean, abenduak 2, Familia ardurakizuna: nola bultzatu kooperazioa eta ardura seme-alabengan programa aurkeztuko dute Eskolan. Programa honen helburua guraso talde bat sortu eta familia ardurakizunaren inguruko ikastaroa egitea da. Isabel Bartau programaren sortzaile eta bultzatzaileak eta Jose Francisco Amiama saioak zuzenduko dituen psikopedagogoak egingo dute hitzaldia. Gu Jose Franciscorekin izan gara.

Antzuolako inguruak ezagutzeko Arrolaren irteera, domekan

 Antzuola Arrolak urteko azkenaurreko irteera egingo du domekan, azaroak 30. Antzuolan bertan egingo dute ibilaldia, herriko inguruak hobeto ezagutzeko helburuarekin. Mendi-buelta egin nahi duen orok domekan, goizeko 09:00etan, Herriko Plazan egon beharko du.

Iñaki Toledo, Euskadiko Oilagor Txapelketan

 Antzuola Iñaki Toledok, Gipuzkoako Oilagor Txapelketa irabazi ostean, Euskadikoan parte hartuko du domekan, azaroak 30.

Anelkarrek Kongoko umeak laguntzeko kanpaina jarri du martxan

 Antzuola Anelkarrek Kongoko Kanzenia lurraldeko ahalik eta haur gehienei eskolara joateko aukera eman nahi die. Horretarako, datozen asteetan dirua bilduko dute Antzuolan. Laguntza nora bidaliko den ezagutzeko Kongoko argazkien erakusketa antolatu dute.

Baserrian sortutako plastikoa bilduko dute martitzenean, hilak 25

 Antzuola Baserrian sortutako plastikoa bilduko dute hilaren 25ean. Martitzen arratsaldean utzi beharko dira plastikoak Gure Txokoko aparkalekuan eta eguaztenean jasoko dute.

Elkarrik Bake Konferentziarako sinadurak jasoko ditu domekan

 Antzuola Domeka honetan, hilak 23, gaztaina erre jana izango da herriko plazan 18:00etan hasita. Ordu horretan hasi eta 20:00ak arte sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Elkarrik plazan.

Elvira Kortajarena PSE-EEko zinegotziak saria jaso du

 Antzuola Minusbaliotasuna duten Lagunen Ordezkarien Batzorde Espainiarrak (CERMI) Elvira Kortajarena Antzuolako PSE-EEko zinegotzia saritu du, ezinduen alde Parlamentuan egindako lanagatik.

'Euskal pilota' filma Antzuolan ikusteko aukera, zapatuan

 Antzuola Urteak dira Antzuolan nagusientzako zinerik ez dagoela. Asteburu hau, aldiz, berezia izango da, Euskal Pilota, larrua harriaren kontra filma emango baitute. Zinetokia ere ezohikoa izango da: Herri Ikastetxea. Sarrerak salgai daude Altzarten eta liburu dendan.

Maria Jesus Iturbe: "Badirudi datorren ikasturterako 0-3 zikloa jarriko dugula Herri Ikastetxean"

 Antzuola Pausoka Antzuolako Guraso Elkarteak asanblada egingo du datorren martitzenean, hilak 25, 18:30ean eta juntaren erdia aldatuko da. Maria Jesus Iturbe Pausokako lehendakariarekin egon gara urtearen errepasoa egiteko.

Antonio Merino Bilboko Herri Krosean garaile izan zen

 Antzuola Antonio Merino antzuolarra eta Asier Zarraga izan ziren lehenak Bilboko Herri Krosean pasa den domekan.

Eguzki auzoko aparkaleku berria

 Antzuola Udalak aparkalekua jarri du Maristen eraikina zegoen tokian. Berriro ere eraikitzen hasi arte aparkalekua izango da bertan.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Madalenak
Plantxak
Eskola materiala
Eraikuntza eta zahar berritzeak
Jakak