Logoa

Mairuaren Alardearen Elkartea aurkeztuko dute

 Antzuola Bihar, hilak 27, Mairuaren Alardearen Elkartea aurkeztuko dute, 19:00etan, Olaran etxean. Elkarte honen helburua izango da alardea sendotzea eta bultzatzea. Hantxe izango dira Jaurlaritzako eta Diputazioko ordezkariak ere.

Gazte mailako taldea, kopako txapeldun

 Antzuola Zapatu arratsaldean jokatu zuten kopako finala gazte mailako futbol taldeko mutilek. Beasainen izan zuten partidua, Amara Berri taldearen aurka; 2 eta 1 gailendu ziren antzuolarrak. Herritar mordoa izan zuten animatzen.

Julen Garitano seigarren Aizkorriko maratoian

 Antzuola Domekan jokatu zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren hirugarren edizioa. Bi antzuolarrek parte hartu zuten proba horretan: Julen Garitanok eta Igor Labaienek, hain zuzen ere. Julen seigarren sailkatu zen.

Nahikoa jolas egin zuten umeek

 Antzuola Goieskolak, Debagoieneko herri ikastetxeen elkarteak, hirugarren aldiz antolatu du Joko Tradizionalen Topaketa. Aurten, Antzuola aukeratu dute horretarako. Eguaztenean, hilak 19, ospatu zuten topaketa hori.

Udarako hainbat ikastaro aukeran

 Antzuola Urtero moduan, era guztietako ikastaroak antolatu ditu Udalak udari begira. Gaztetxoendako, helduendako eta erretiratuendako, guztiendako izango dira ikastarook. Kasu gehienetan, ekainaren 8ra arte, martitzena, dago izena emateko aukera

San Isidro eguna zela-eta egun osoko festa egin zuten zapatuan

 Antzuola Ostolaza, Goenatxo eta Izeta harri-jasotzaileak lehiatu ziren Nartxi Saralegiren omenaldian. Anelkarrek pintxoak saltzeko postua jarri zuen; batutako dirua Brasil, Uruguay eta Ekuadorrerako da.

San Isidro eguna ospatuko da

 Antzuola Zapatuan San Isidro eguna ospatuko dute. Aurten bi ekitaldi berezi antolatu dituzte: Nartxi Saralegi aizkolariaren omenez, herri kirol erakustaldia eta Anelkarren Elkartasun Festa.

Vascongados trenaren gaineko erakusketa asteburuan

 Antzuola Antzuolako Udalak Vascongados trenaren gaineko erakusketa antolatu du. Asteburu honetan eta datorrenean izango da zabalik, Olaranen: argazkiak, dokumentuak eta bestelako material ugari egongo da ikusgai.

Joseba Lamariano: "Ikastaroa sukaldean ibiltzera ohitu gabeko jendeari zuzenduta dago"

 Antzuola Idolaz euskara elkarteak antolatuta, sukaldaritza ikastaroa eskainiko du Joseba Lamarianok, maiatzaren 25ean, 26an eta 27an. Maiatzaren 11n eta 12an eman behar da izena udaletxean edo liburutegian. Sukaldariarekin berba egin dugu.

Lehengo eta oraingo kantak eskaini zituen Anje Duhaldek zapatuan

 Antzuola Anje Duhalderen kontzertuak jende ugari erakarri zuen udaletxeko osoko bilkuren aretora. Lehengo eta oraingo kantak jo zituen kantari lapurtarrak eta adin guztietako entzuleak gustura egon ziren.

Herritarren Zerrenda sinadurak batzen

 Antzuola Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako Herritarren Zerrenda izeneko taldea aurkeztu ahal izateko, sinadurak batzen dabiltza Antzuolan ere.

Erregional mailako taldeari jardunaldi bakarra geratzen zaio

 Antzuola Kadete mailako futbol taldeak aurreko asteburuan bukatu zuen denboraldia. Erregional mailakoari, berriz, jardunaldi bakarra gelditzen zaio. Datorren asteburuan jokatuko dute erregionalek denboraldiko azkeneko partidua, Lengokoak taldearen aurka.

Anje Duhalderen kontzertua zapatuan, maiatzak 1

 Antzuola Anje Duhalde kantariaren kontzertua izango dugu bihar, zapatua, osoko bilkuren aretoan. Gaueko hamarretan izango da emanaldia, eta sarrera bost euro izango da.

Gazteek Kalebarrenen eta gaztetxoek Errekalden izango dute lokala

 Antzuola Udaleko arduradunek, Gazte Asanbladako kideek, gaztetxoek eta Txatxilipurdiko kideek izandako hainbat batzarren ondoren, honakoa adostu dute: gaztetxoek Errekalde auzoan izango dute lokala; gazteek, berriz, Kalebarrenen, lehen egon ziren tokian

Kalegoi eta Sagasti lotuko dituen bidea zabalik

 Antzuola Kalegoitik Sagastira joateko bidea zabaldu dute gaur, eguaztena. Hala ere, behin-behineko irekiera izango da, harri txintxarra besterik ez baitute bota bidean. Momentuz, norabide bakarra izango du, Kalegoitik Sagastira.

Loren gaineko hitzaldia eguenean

 Antzuola Eguenean, apirilak 22, loren gaineko hitzaldia egingo du Jose Kruz Labakak. Olaranen izango da berbaldia, 18:30ean.

Trenaren gaineko erakusketarako herriaren parte hartzea eskatzen da

 Antzuola Antzuolako trenaren eta trenbidearen gaineko erakusketa zabalduko da maiatzean, eta Udalak dei egiten die herritar guztioi, horrekin lotutako materiala badute, horren berri emateko.

Mañarieta izena jarri diote kale berriari

 Antzuola Aurreko egubakoitzeko osoko bilkuran udalbatzak erabaki zuen Zurrategi ondoko etxe berriei Mañarieta izena jartzea.

Bergarako bidea itxita dagoela eta, Udala kexu

 Antzuola Bergarako bidea itxita dagoela eta, Diputazioari idatzi bat bidali dio Antzuolako Udalak. Bide horren egoeraren gaineko informaziorik ez duela jasotzen salatu du Udalak, eta errepidea lehenbailehen zabaltzeko eskatu dio.

Haur Liburuaren Eguna ospatuko dute egubakoitzean

 Antzuola Egubakoitzean, hilak 2, Haur Liburuaren Eguna ospatuko dute Udal Liburutegian.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Lur sailen eta orubeen erosketa
Ileandako produktua
Menu Bereziak
Uren tratamendua
Erropa