Marina Reinoso: "Umeekin lanean jardun dut Caracasen, Jaurlaritzaren programa baten barruan”

 Antzuola Hiru hilabetez Caracasen (Venezuela) egon da Marina. Umeekin jardun du Gizarte Langile moduan lanean, Atenea fundazioan. Bizi izan duen esperientziaren gainean jardun dugu Marinarekin.

Haurtzaindegia jartzeko asmoa aurrera doa

 Antzuola Martitzenean, urriak 7, egin zuten batzarra Herri Ikastetxeko eta Udaleko arduradunek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Xabier Otegirekin, haurtzaindegiaren gaiaz berba egiteko.

Jose Luis Padron, idazlea: "Umeak beldurra galdu behar dio irakurtzeari, idazteari, sortzeari"

 Antzuola Gaur, egubakoitza, eskolako umeekin egotekoa zen Jose Luis. Antzuolaren gainean idatziz eta marraztuz arratsaldea ondo pasatzeko aukera izango dute neska-mutikoek. Euren irudimena lantzeko aukera paregabea.

Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia onartu dute

 Antzuola Herriko hirigune historikoari dagokion plan berezia onartu du urriko osoko bilkuran udalbatzak. Orain, jendaurrean jarriko dute plan berezi hori, nahi duenak alegazioak aurkeztu ditzan. Iñaki Berasategi arkitekto bergararrak egin du dokumentua.

Domekan hasiko dituzte film emanaldiak

 Antzuola Sekula baino lehenago hasiko dituzte aurten film emanaldiak. Normalean azaroan hasten dituzte; aurten, berriz, urrian hasi eta apirilera arte, domekero eskainiko digute film bat, 16:30ean, 1,10 euroren truke.

Laster aurkeztuko dute Antzuolako webgunea

 Antzuola Urriaren 18an egingo du Udalak herriko webgunearen aurkezpena. Olaran etxean egingo dute aurkezpena, 12:00etan. Aspaldi dago sarean web gunea, baina, oraindik ez dute aurkezpen ofizialik egin.

Frontoi txikia inauguratu dute eskolan

 Antzuola Aurreko astean Herri Ikastetxeko frontoi txikia inauguratu zuten. Jolaslekuan bertan egin dute frontoi hori.

Herriko pilota txapelketa hil honetan hasiko da

 Antzuola Olalde elkarteak herri mailako eskuz binakako pilota txapelketa antolatu du. Bi mailatan jokatuko dute txapelketa hori, eta 15 urtetik gorakoendako izango da. Urrian hasiko da txapelketa.

Udala diru laguntzak ematen hasi zenetik, zazpi igogailu jarri dituzte

 Antzuola

Azkeneko bi urteotan herriko zazpi etxebizitzatan jarri dituzte igogailuak. Antzuolako Udalak dirulaguntzak ematen ditu horretarako. Aurreko legealdian onartu zuen Udalak laguntza horiek ematea, irisgarritasun arazoei aurre egiteko helburuarekin.

Egin diote azken agurra Gervasio Legorbururi

 Antzuola

Ezin zuen bestela izan. Gervasio Legorburu txistulari antzuolarraren hilotzak hain maitea zuen txistuaren doinuz lagunduta egin du gaur elizarako bidea. Une oso hunkigarriak izan dira. Txistulariek ez ezik, arkulariek ere egin diote elizarako bidea. Elizkizuna bukatuta, Agurra dantzatu diote herriko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Ekainaren 5eko egitaraua

 Antzuola

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Eskola materiala
Taxi zerbitzuak partikularrentzat
Pitxiak
Tabakoa
Eraikinen promozioa
Madalenak