Emakumeen Bira datorrela-eta, Udalaren gomendioak

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 18a, 14:54

Bihar, maiatzak 19, Emakumeen Birak 3. etapa izango du, Antzuolan hasi eta bukatuko dena. 15:30ean aterako dira txirrindulariak Herriko Plazatik, eta 17:30 aldera bukatuko da proba. Ekitaldi berezi hori dela-eta, Udalak zenbait gomendio eta eskaera egin dizkie herritarrei.

Batetik, herrian jende asko ibiliko dela-eta, autoak ibiltzeko "zailtasunak" izango direla azaldu dute, eta, horregatik, pazientzia eskatu diete herritarrei. Horrez gain, autoak kalean aparkatuta dituzten garajeetako jabeei eskatu diete horiek garajean gorde ditzaten. Antzuolan lan egiten dutenei edo bertara mugitu behar dutenei ere eskatu diete, posible den heinean, autorik ez erabiltzeko. Antolaketako kideei kasu egiteko gomendioa ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak