Baserrietara bisitak antolatu dituzte San Isidro egunerako

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 9a, 12:18
Lapatza izango da bisitatuko duten baserrietako bat.

Maiatzaren 15ean, astelehena, Irumendi elkartekoen Loidiko etxaldea, Pikunieta, Irala-Torre, Bidaurre eta Lapatza baserriak eta horietako bakoitzean egiten duten lana ezagutzeko aukera izango da. Interesatuek aurrez izena eman beharko dute.

15:30ean egingo dute hitzordua Antzuolako Herriko Plazan, eta parte hartzaileak autoetan antolatuko dituzte.

16:00etan Irumendi elkartekoen Loidiko etxaldean izango dira, eta bertan kooperatibako kideen eskutik ezagutuko dute piriniar arrazako ganaduarekin egiten duten lana.

Ordubete beranduago, Pikunietan izango dira. Baserri horretan ardi gazta ekoizten dute, hiru motatakoa: Pikunietako harrixe (Idiazabal erakoa), Gasna (Irati-Ossau erakoa) eta gazta urdina (Rochefortaren antzekoa).

Jarraian, 18:00etan, Irimoegi auzoko Irala-Torrera iritsiko dira, non barazkiak ekoizten dituzten, nagusiki.

19:00etan, berriz, Bidaurrera. Bertan, nagusiki fruta ekoizten dute, mota desberdinetakoa.

Bukatzeko, 20:00etan, Lapatza, nekazaritza biologikoan diharduen baserria bisitatuko dute. Bertan ere barazkiekin lan egiten dute.

Hala, denera bost baserri bisitatuko dituzte. Dena den, guztietara joan ezin duenak ere aukera izango du aurreikusitako orduetan baserri batean edo bestean agertzeko. Dena den, kasu honetan ere izena ematea gomendatu dute.

Izen ematea

Izen ematea doan izango da, eta bisitetan parte hartu nahi dutenek 943762547 edo 656781415 telefonora (Mari Karmen) deitu beharko dute.

Azpian, ibilbidearen mapa:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak