Ertzaintzak identifikatu du zubia jo zuen kamioia

Maider Arregi 2017ko api. 5a, 11:17

Ertzaintzak jakinarazi dio Antzuolako Udalari kameretako irudiak ikusi ostean, identifikatu dutela zubia jo zuen kamioia. "Teorian guk ordaindu behar genuena, orain egileak, kaltea eragin duenak, ordaindu beharko du eta hori notizia ona da guretzako", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Zubia erortzeko arriskurik ez dagoen arren, jasotako kolpearen ondorioz, zubia oso kaltetuta dago. "Egitura osoa dago kaltetuta eta kamioiak eskailararekin zuen lotura apurtuta dago nahiz eta oinezkoendako arrisku handirik ez egon. Konpondu beharra dago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak