Ibilbide osasungarriak aurkeztu dituzte

Maider Arregi 2017ko mar. 28a, 12:49

Landatxope elkarteko kideek bultzatuta, otsaila-martxoa bitartean egindako irteeretan Antzuolako ibilbide osasuntsuak identifikatu dituzte. Gaur horietako hiru aurkeztu dituzte eta helburua, jendearekin elkartu, harremanak egin eta ohitura osasuntsuak sustatzea direla azaldu dute.

 

 

Goizean aurkeztu dituzte Antzuolako ibilbide osasungarriak. Iraupen eta zailtasun ezberdinetako hiru ibilbide dira eta Euskadi Lagunkoia programaren baitan aurrera eramandakoak. Aurkezpenean eta ibilbidean parte hartu dute Udaleko eta Matia Fundazioko kideek.

"Iraupen eta zailtasun ezberdinetako hiru ibilbide aurkeztu ditugu gaur. Antzuolako herrian barrena zein kanpoaldetik ere egin daitezkeenak. Ordubeteko iraupena dutenak edo laburragoak ere badirenak. Gustu eta neurri guztietakoak dira herritar denek gozatzeko modukoak. Helburua denok elkartu eta ohitura osasuntsuak sustatzea da", azaldu du Kontxi Elorza Landatxopeko kideak.

Matia Fundazioko Osasun teknikariek azaldu dute onura fisikoak eta mentalak sortzen dituztela horrelako ekimenek. Eta garrantzitsua dela batez ere hirugarren adinean une bat hartzea horrelako ekimen batean parte hartzeko.

Udalak ekimena positiboki baloratu du; Beñardo Kortabarria alkateak dio laguntzeko konpromisoa hartu zuela Udalak eta hain zuzen ere, egindako ibilbidean ikusten dituzten beharrei erantzungo dietela.

Hortxe gonbidapena ibilbidea egin gura duten herritarrendako. Aurrerantzean eguenero egin dezakete eta 10:15ean Torresoroatik abiatzeko deialdia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak