goiena.eus

Errepide gaineko zubiak kolpe handia jaso eta mugitu egin da

 Antzuola

Ibilgailu handi batek kolpea eman zion Antzuolako errepidea zeharkatzen duen zubiari eguazten goizaldean eta mugitu egin du hori. Mugimendu horren ondorioz eskudelak apurtu egin dira, baita bertatik pasatzen diren kanalizazio batzuk ere. Hala ere, oinezkoak pasatzeko eragozpenik ez dago.

Errepide gaineko zubiak kolpe handia jaso eta mugitu egin da
Antzuolako zubia mugituta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zubia ez dela apurtu adierazi du Valen Moñuxek, Hirigintza tekinkariak. "Ibilgailu handi batek kolpe handia eman zion eta desplazatu egin zuen tableroa; herri aldeko punta metro bat gutxi gorabehera eta hilerriko puntan metro erdi". Kolpe oso handia izango zela gaineratu du, tableroak 50 tona dituelako.

Desplazamendu horren ondorioz barandak apurtu egin dira; bertatik pasatzen diren kanalizazio batzuk, argindarra eta ura, ostera, mugitu egin dira baina ez apurtu. "Nahiz eta kolpe handia hartu, tableroa ez da apurtu eta ez dago eragozpenik oinezkoen pasoa mantentzeko. Desplazamendua handia izan da, baina tableroaren euskarriak oraindik nahikoak dira. Hortaz, egoera ez da larria". Hala ere, konponketak egin behar direla gaineratu du zubia lehengo egoeran uzteko.

Istripua eguazten goizaldean

Istripua eguazten goizaldean, 4:00ak aldera, izan zela argitu du Moñuxek. "Behar diren erantzukizunak ezartzeko hasi gara aztertzen zein zen inplikatutako ibilgailua eta kontsultak egin ditugu Eusko Jaurlaritzako Trafikoan, Aldundiko Errepide Sailean eta Ertzaintzan". Oraindik ez dutela datu zehatzik jakinarazi du, baina erantzunen bat laster jasoko dutelakoan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa