Ibai Zabalo: "Gure esku dago helburua; finala jokatu gura dugu"

Maider Arregi 2017ko mar. 9a, 20:00

Partidu "gogorra" lider dagoen Billabonaren aurka, bihar, zapatua, 16:30ean Eztalan jokatuko dena. Antzuola taldeko Ibai Zabalo kapitaniak dio euren esku dagoela helburua eta finala jokatu gura dutela.

Sailkapeneko lehen postutik puntu bakarrera dago Antzuolako taldea 21 punturekin. Lehena, Billabona 22 punturekin. Eta hain justu ere, bihar, zapatuan, Eztalan neurtu beharko dituzte indarrak, 16:30ean.
Partidu lehiatua izango dela aitortu du Ibai Zabalo Antzuola taldeko kapitainak: "Partidua gogorra izango dela badakigu. Futbol zelaia behintzat gure aldekoa izango da. Billabona taldea teknikoa da; gu, aldiz, fisikoki  indartsuagoak gara eta ea hortik jota garaipena lortzerik daukagun. Etxekoen berotasuna ere izango dugu-eta".


Helburuak betetzear
Taldeak argi dauka lehen postuetan geratu beharra daukala igoera lortzeko: "Hirugarrenarengandik bost puntura gaude. Helburua lehen postuetan egotea da; gure esku dago eta argi dugu finala jokatu nahi dugula igoera lortzeko". Zabalok gaineratu du lana egin dutela helburu hori lortzeko. "Denboraldi hasieratik bagenekien talde indartsuagoa eta polita geneukala gauza politak egiteko", kontatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak