Ahozko transmisioaren garrantzia aldarrikatzeko

Maider Arregi 2017ko mar. 9a, 08:00

Ahotik Bihotzera ipuin maratoiaren 4. edizioa apirilaren 2an, domekan, egingo da Antzuolan. Ahozkotasunaren festan parte hartu gura dutenek izena eman dezakete.

"Ahozko tradizioak pertsona izaten erakusten digu, mundu justuagoa irudikatzen, baloreetan hezten gaitu, itxaropena dakarkigu... ipuinik gabeko herriak, bere nortasuna galtzen du". Halaxe, ahozkotasunaren garrantzia aldarrikatu gura dute aurtengo Ahotik Bihotzera ipuin maratoian ere.
Eta, horregatik, apirilaren 2an, domekan, ahozko tradizioaren festan parte hartzera animatu gura dituzte herritarrak. "Asko poztuko ginateke, kontatzera etorriko bazinete!". Animatzen denari laguntzeko prest gaude gainera", kontatu du Virginia Imaz antolatzaileak. "Guri esatea besterik ez dauka interesa duenak eta lagunduko diogu".
Baina, zer kontatu? Nola parte har daiteke? "Nahi dena kontatu daiteke; baldintza bakarra da ezin dela irakurri: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak… nahi dena kontatu daiteke ipuin maratoian", argitu dute antolatzaileek.
Egun osoko festa izango da gainera: 13:00etatik 14:30era bitartean ipuin eta bertso-poteoa egingo da herriko tabernetatik barrena. 18:30etik aurrera, aldiz, ipuin eta bertso maratoia egingo da Torresoroan.
Izena emateko harremanetan jarri beharko dute interesa dutenek Udaleko kultura sailarekin   943 766 246 telefonora deituta  edo kultura@antzuola.eus helbidera mezua idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak