Aurten ere mozorro festa egingo da Aratuste-domekan

Maider Arregi 2017ko ots. 13a, 11:03

Aratuste-domeka, otsailaren 26an ospatuko da. Bazkarira joateko txartelak salgai daude udaletxean eta liburutegian. Azken eguna egubakoitza da, otsailak 17. Jarraian Aratusteetako egitaraua:

EGITARAUA

  • 10:00 Dantzarien kalejira. Bi talde ibiliko dira kaleetan zehar: bat plazatik gora, bestea plazatik behera. Talde batek sorgin dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira Hartza, Tximinoa eta Hezitzailea. (Tximinoa bakarrik Antzuolan irteten den pertsonaia da).
  • 12.30 Saio nagusia plazan. Antzuolan egiten diren dantzak izango dira ikusgai: Iturria, gorulari mistoa, Gipuzkoako arku dantza,  Valcarlos, sorgin dantza, zazpi jauzi,  sant petit. Antzuolako Aratusteen berezitasuna eta informazio gehiago.
  • 14:30 Bazkaria kiroldegian. Lehen menua, 16 euro: Entsalada mistoa, paella tradizionala (oilaskoarekin) eta goxua (Bergarako gozotegiek egindako postrea). Kafea eta likoreak. Bigarren menua, 12 euro: Paella tradizionala eta goxua. Bazkariko mahai eta jarlekuak bazkaltiarren artean muntatuko dira. Jaso ere bai. Muntaia egiteko 11:30ean pilotalekuan. Pilotalekuan bazkaltzeko txartela eskatuko da, beraz, bazkaltiar bakoitzak txartel bat izan beharko du. Txartel barik ezingo da sartu. Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian. Txartelak salgai jarriko dira otsailaren 8an, eguaztena. Erosteko azken eguna: otsailak 17, egubakoitza.
  • 16:30 Mozorro jaia eta Txaranga saioa. Mozorro jaian nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia… Talde onenarentzako saria egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak