Aurrerantzean, eguaztenetan egingo dira odol ateratzeak, Olaranen

Maider Arregi 2017ko ots. 1a, 14:56

Orain 45 urte hasi ziren lehen odol ateratzeak egiten Antzuolan. Eta orduan hasi eta gaur egunera arte hutsik egin gabe odola eman duten antzuolarrekin izan gara. Hain zuzen ere, horietatik hiruk egin dute 100 ateratzetik gora.

Gipuzkoako odol bankuko autobusa urteko lehen odol ateratzea egitera etorri da Antzuolara. Jose Angel Arbulu Odol-Emaileen elkarteko kideak dio Antzuolan, orain 45 urte egin zutela lehen odol ateratzea. Eta ordutik, hutsik egin gabe etortzen dela Antzuolara lau hilean behin odol bankuko autobusa.

Odola eman ahal izateko zenbait ezaugarri betetzea beharrezkoa da: 18 eta 70 urte bitartean edukitzea, gutxienez 50 kilo izatea, eta osasun egoera ona izatea, besteak beste.

Arbuluk azaldu du, orain gazteen eta herritarren beharra dagoela. Izan ere, odola-emaile fidel askok odol emaile izateari utzi diote eta berriak behar direla azaldu du.

Odola, egunero dela beharrezkoa azpimarratu du Arbuluk. Bereziki, egiten diren ebakuntzetarako.

Antzuolan gaur egun, hiru antzuolarrek eman dute ehun bider baino gehiago odola: Luis Mari Jauregi, Pablo Hernando eta Begoña Lete.

Maiatzean etorriko da berriro odol bankuko autobusa Antzuolara. Aurrerantzean gainera, eguaztenetan egingo dira odol ateratzeak, 17:30etik aurrera, Olaranen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak