Industrialdea egiteko aukeraz berba egiteko batzarra egingo da bihar

Maider Arregi 2017ko urt. 24a, 15:18

Autobideko obrak direla-eta, industria gune berri bat eraikitzeko aukera egon litekeela ikusten du Udalak. Hala, erabakirik hartu aurretik, industrialdea egiteko aukeraz galdetu gura die herritarrei eta euren iritzia jaso.

"Beste edozein urrats eman aurretik, esku artean daukagun informazioa eman eta gaiaren inguruko ahalik eta iritzi gehien jaso nahi dugunez, bilerara etortzeko gonbidapena egin nahi diegu herritarrei". Batzarra bihar, eguena, 18:00etan Torresoroan izango da.  Izan ere, Udalak, Zorroztarrieta inguruko lurretan industria gune bat egiteko aukera posible dagoela uste du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak