Txosna batzordeak bilera irekia egingo du egubakoitzean

Maider Arregi 2017ko urt. 18a, 11:02

Txosna batzordeak aurrez egindako batzarretan helburuak zehaztu ditu: anitza izatea, alegia. Orain, bigarren batzar batean eragileak ezagutu eta lanak zehaztu gura dituzte. batzarra egubakoitzean 128:30ean Olaranen egingo dute.

"Askotariko eragileen artean antolatutakoa izango da eta printzipioz, jaietan zentratuko da. Hala ere, urteko beste egun batzuetan ekintzak egingo lituzke– daudenak aprobetxatuz eta zeudenak berpiztuz edo berriak sortuz–".
Gaur batzarra egingo dute eta bilerara aurkeztutako elkarteak / norbanakoak zeintzuk diren aurkeztuko dira bertan. Txosna Batzordea eraikitzeko zein oinarri edo balore jarraitu behar diren aztertuko dira, besteak beste. "Deialdi irekia da eta gogoz dagoen edozein animatzea gura dugu gaurko bilerara: Olaranen 18:30ean egingo da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak