Informatika ikastaroa antolatu du Landatxopek

Maider Arregi 2017ko urt. 4a, 11:30

2017an ere Landatxope erretiratu elkarteak modu oso emankor eta aktiboan ekintza eta irteerak antolatzen jarraituko du. Hala, antolatu berri duen informatika ikastaroan izena eman daiteke jada.

Urteko lehen ekintza martxan jarria dauka Landatxope elkarteak eta urtarrilaren 16tik 27ra bitartean, informatika ikastaroa antolatu dute herriko erretiratuek ordenagailuko programak eta Internet menperatzen ikasteko. Antzuolako Kzgunean egingo dute hamar eguneko iraupena daukan informatikako ikastaroa eta izena emateko interesa dutenek egin dezakete jadanik.

Luzaketak, egunero
Urtarrilaren 9ra arte dago izena emateko epea zabalik Landatxopeko lokaleko bulegoetan.
Esan ere, gorputzeko luzaketen ikastaroa egunero-egunero egiten jarraitzen dutela Olaran etxeko bilera lekuan. Hala,  09:30etik 10:00ak bitartean makina bat luzaketa egiten dituzte bertaratzen diren erretiratuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak