goiena.eus

Gaztiak eta Jo Ta Ke taldeak irabazle Antzuolako 24 orduetan

  Kirola  Antzuola

Abenduaren 28an eta 29an jokatu ziren areto futboleko 24 orduak Antzuolan. Bederatzi taldek hartu dute parte; emakumezkoetan, Gaztiak taldea izan da irabazlea eta gizonezkoetan, berriz, Jo Ta Ke izan da talderik onena. "Giro paregabea izan dugu frontoian, txapelketak aurrera egin ahala, gora egin duena", adierazi dute antolatzaileek.

Gaztiak eta Jo Ta Ke taldeak irabazle Antzuolako 24 orduetan
Ezkerrean, Gaztiak taldea; eskuinean, Jo Ta Ke. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bederatzi talde horietatik hiru emakumezkoenak izan dira eta gainerakoak gizonezkoez osatutakoak. Emakumezkoen finala Gaztiak eta Bake taldeek jokatu zuten eta Gaztiak izan zen irabazlea; talde horretako Jone Jauregi izan zen golegilerik onena. Gizonezkoetan, berriz, Jo Ta Ke eta Redtube Boys izan dira finalera iritsi diren taldeak; Jo Ta Ke-k irabazi du eta Iker Olalde izan da golegilerik onena.

Unai Prietoren aldeko saskia

Txapelketaren bueltan, herriko gazteek antolatuta, Unai Prietoren aldeko saskirako txapelketa salmenta izan dute. Txapelketaren amaieran egin zen zozketa frontoian bertan, eta zenbaki saritua 2.317 izan da. Jabea berriz, Jon Madariaga. "Zozketako arrazoiarekin eta Unairen familiarekin bat egin nahirik, Antzuola Kirol Elkarteak erabaki du egunotan tabernan ateratako dirua ere familiari ematea", gaineratu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa