2017an azkenengoz egingo dute A8M proba

Maider Arregi 2016ko abe. 23a, 10:01
Argazkiak: Jabier Etxaniz

2017ko otsailaren 19an Antzuolako 8 Miliak lasterketaren bosgarren eta azken edizioa ospatuko da. Izen-ematea urtarrilean zabalduko den arren, iaz bezala,  hamar izen emate zozketatuko dituzte abenduaren 30ean. Baina, zergatik azkena?

Bosgarrena eta azkena

Udalaren babesarekin, 2017an egingo da azkenengoz A8M lasterketa Antzuola. Baina zergatik?

"Lehenengo ekitaldia, arrakastaz bailarako Antxintxika taldeak antolatu zuen hainbat antzuolarrokin batera. Bigarrengorako ordea, antzuolarrez osatutako lagun talde batek hartu zuen antolakuntzaren pisu guztia. "Lehen ekitaldi hartatik, beste 3 ekitaldi aurrera atera ditugu eta lasterketaren arrakasta, begi bistakoa izan da. Kirol mailan, lasterketa herrikoi bat soilik gara, baina herri guztia mobilizatzea lortzen dugu egun horretan. Lasterketan parte hartzen, antolakuntzan laguntzen, lasterkariei animatzen eta beste hainbat arlotan. Antolatzaileok, 100 boluntario baino gehiagoren laguntza jasotzen dugu lasterketa egunean ogitarteko baten truke. Herri mailako ekitaldi bat antolatzen jardun duen edonork badaki azkeneko datu soil horrek, gaur egungo gizartean duen balioa. Baina, lehen aipatu dugun bezala, gu lagun talde bat soilik gara eta lagun talde moduan ezin da kontu korronte bat zabaldu, ezta aseguru bat kontratatu ere eta hortxe okertu zaizkigu kontuak ia urtero. Guk lasterketa antolatu bai, baina, Arrola Mendizale elkartearen babesa bilatu izan dugu tramite horiek bete ahal izateko eta baita babes hori jaso ere. Baina, erantzukizunak hartzerako orduan, Arrolak, erantzukizun gehiegi hartzen dihardu eta ia beti A8M taldekoon izenean joan behar izan da lasterketa. Aurten azkenik, guk elkarte propio bat sortzeko proposamena jaso dugu. Guk jendearen gozamenerako antolatu izan dugu lasterketa eta noski, ez dugu inor estualditan jarri nahi eta beldurrak edo badaezpadako ukoak ulertzen ditugu. Ez dago errudunik kontu honetan.otsailaren 19an, Antzuolako Udalaren babespean A8M-ren 5. eta azken ekitaldia antolatuko dugu", jakinaraziberri dio GOIENARI A8M taldekoak.

Izen-ematea

Herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz eta izen-emate ofiziala ireki aurretik, doako hamar izen-emate zozketatuko dituzte antzuolarren artean. Bertan parte hartzeko e-maila bidali behar da izen-abizenekin eta kontakturako telefonoaz antzuolako8m@gmail.com helbidera. Zozketa abenduaren 30ean egingo da. Irabazleak telefonoz zein https://www.facebook.com/antzuolako8m webgunearen bidez jakinaraziko dira.

Izen-emate ofiziala: Urtarrilaren 7an zabalduko da kirolprobak.com webgunean 09:00etan.

Egitaraua 

  • 10:30ean A8M helduen mendi lasterketako irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute antzuolako8m@gmail.com helbidera. -
  • 11:00etan A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira. Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da denendako (lasterkari, ume zein ikusleentzat ere)
  • 13:00etan sari banaketa.

OHARRA: Lasterketa aurreko lanetarako eta baita egunean bertan ere askotariko lanak egiteko boluntarioak behar dituztela azaldu dute. "Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, bidegurutzeak egin, horniduretan egon eta abar). Laguntzeko prest bazaudete bidali e-mail bat izen abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak