goiena.eus

Abian da Antzuolako futbol eskola

 Antzuola GAURKOAK

Antzuolako Kirol Elkarteak futbol eskolaren gaineko funtzionamendua eta argibideak emateko gurasoekin batzarra, astelehen arratsaldean egin zuen. Futbolean formatzeko eskola abian da Antzuolan eta 150 gaztetxok parte hartuko dute. Helburua noski, kirola eginez, harremanak sortzea eta futbola herrian sustatzea dauka.

Herritarrek eta gaztetxoek aspaldian desio zutena ofiziala egin da. Antzuolan aurrerantzean futbol eskola izango dute. Helburua da gazteak txikitatik futbolean hastea baina gerora ere herrian geratzea. Zaletasuna egon badagoela Antzuolan diote kirol elkarteko kideek eta geroz eta ume gehiago dagoela gainera. Hutsunea bazegoela azaldu du Ibon Gezalaga futbol eskolako arduradunak.

Bi maila izango ditu futbol eskolak: benjaminena eta alebinena. Era berean, futbol eskolak, nesken taldea berriro sortzea posible egingo duela eskolak uste dute. Izan ere nesken artean kirola sustatzea ere gura dute. Konpromisoa bai, baina futbolaren bidez haurren garapenean laguntzea ere bada asmoa.

Arduradunek diote ez dela kirola soilik, pertsonen arteko harremanak sortzea edo euskararen erabilera indartzea ere badela. Izan ere, eskola kirola guraso gabe ezin izan dela aurrera atera azpimarratu gura izan dute. Josu Larrea da guraso eta entrenatzailea eta berak dio zenbait konpromiso hartu beharko direla eta partiduetara azaldu beharko direla gaztetxoak.

Proiektu honen %100a Matz errekak jarri du. Horri esker gazteak goitik behera janztea posible izango da eta bi gazte entrenatzaile gisa formatuko dituzte. Talde argazkia, astelehenean, Eztalan arratsaldeko seiak laurden gutxitan aterako dute.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Asteleheneko bilerak eman ditu bere emaitzak:

Alebin mutilen bi talde: 25 mutiko
Benjamin mutilen talde bat: 18 mutiko
Alebin eta benjaminekin osatutako nesken talde bat: 16 neska.

Guztira 59 neska mutiko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa