Senidetza ospatzeko musika eta festa izango dira nagusi

Maider Arregi 2016ko ira. 14a, 16:03

Urriaren 1ean, zapatua, ospatuko da aurtengo Antzuola-Aiherra eguna, Antzuolan. Hala, sentimenduz beteriko egun berezi horretarako egitaraua prest du Kultura sailak. Aurtengo senidetza antolatzen laguntzeko, baina, batzarra egingo da eta herritarrei deia egiten diete parte har dezaten.

Egitaraua
Goizean, 10:30ean, ongi-etorria egingo zaie aihertarrei. Ondoren, 10:45ean, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango da. Indarrak hartu eta animatzen direnak ibilalditxoa egingo dute Antzuolako txokoak ezagutzeko asmoz, (11:45-13:00). Ibilaldi laua trenbidean barrena egingo da (adineko pertsonak autoz igoko dituzte trenbideraino). Eguerdian trikipoteoak alaituko ditu herriko kaleak (13:15-14:15). Eta    14:30ean, herri bazkaria egingo dute plazan. (Txartelak salgai ohiko tokietan 15 euro). Bazkalostean, kantu-kafea (denak elkarrekin kantuan aritzeko talde batek gidatua), egingo da. Eguraldiak lagunduz gero, bolo-jokoaz eta haurrendako ur-parkeaz gozatzeko aukera izango da. Iluntzean, agurra egingo zaie aihertarrei.


Batzarra, astelehenean
Antolaketarako, irailaren 19an, bilerara joateko deia egin zaie herritarrei: 18:30ean udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak