2016/08/24 09:00

Ospakizunak

San Bartolome eguneko ospakizuna

Antzuola

Sardina-jana eta kanpai hotsak San Bartolome egunean. Hala, Eguzki auzoan,  Altzarte alboan, dagoen kanpai-jotzearekin ekingo zaio festari goizeko bederatzietan. "San Bartolomeko kanpai-jotzeaz Migel Jauregi arduratuko da. Hala, egunean zehar ordu hauetan entzungai izango dira kanpai hotsak: 09:00etan, 14:00etan eta 20:00etan. Ondoren, Herriko Plazan sardina-jana egingo dugu. Etortzera animatzen diren guztiei txakolina eta sardina banatzen dizkiegu", azaldu du Anelkarreko Jabi Etxaniz kideak.
Anelkarrek dauka azken urtetan festa hau antolatzeko ardura. Eta bertan batzen den dirua, Kongon eta Senegalen martxan dituzten proiektuak bultzatzeko bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak