Antzuolako txistulariak Nafarroako parlamentuan

Maider Arregi 2016ko uzt. 11a, 12:06

Nafarroako parlamentuan Antzuolako txistulariei harrera egin zien atzo, domeka, presidenteak, Ainhoa Aznarez antzuolarrak. "Parlamentura joateko ideia iaztik geneukan buruan bueltaka; erdi brometan geneukan ideia; baina, atzo errealitate bilakatu zen eta ederki ibili ginen!", azaldu du Patxi Olabarriak, Txistulari taldeko kideak.

"Ainhoa Aznarez Nafarroako parlamentuko presidentea da. Antzuolarra da, Antzuolan jaio zen eta txikitan Iruñara joan zen bizitzera bere guraso eta anaiarekin. Bere lehengusua da Iker Manso txistularia  eta berak gure ideia aipatu zionean Ainhoak berehala baiezkoa eman zion. Horrela ba, atzo goizean Antzuolatik autobusean irten ginen; eta iritsi bezain pronto txistua jotzen hasi ginen Iruñeko kaleetan eta iluntzean bueltatu ginen arte ez zen txistu hotsa gelditu", kontatu du Olabarriak.

Bertan bizitako momentu hunkigarriak eta bizipenak, sakonago, egubakoitzeko Goienan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak