Antzuolako jaiak 2016

Jone Larrañaga Gorritxoren marrazkiak irudikatuko du aurtengo jaietako zapia

Maider Arregi 2016ko uzt. 8a, 10:02

Aurtengo jaietako zapia irudikatuko duen marrazki lehiaketara hamaika antzuolar aurkeztu dira.  Herritarrek botoa emateko aukera eduki dute eta bi marrazki izan dira aurtengo irabazleak: Jone Larrañaga Gorritxorena eta Eneritz Larrearena.

Epaimahaiak baina, bat aukeratu behar zuen eta Jone Larrañagarena Gorritxorena aukeratu du. "Iazkoa laranja kolorekoa izan zen; aurtengoa berde pistatxo kolorekoa izango da. Marrazkia berriz, Mairuaren Alardeko kanoiak irudikatzen dituena izango da", argitu du Kultura teknikari Jone Larrañagak.
"Zapia hiru euroren truke dago salgai herriko tabernetan".

Gastronomia lehiaketa
Txanpiñoiak protagonista diren gastronomia lehiaketan izena astelehenera arte eman daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak