Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Antzuolan EH Bilduk errepikatu du

Ubane Madera 2016ko eka. 26a, 22:15
* 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan, Ezker Batua eta Ahal Dugu ez ziren elkarrekin aurkeztu. Dena dela, konparaketa egiteko, alderdi biek bakarka lortu zituzten emaitzak batu ditugu zutabe bakarrean.

469; horiexek izan dira EH Bilduk Antzuolan eskuratu dituen botoak (%38,76). Nahikoa urrun dauka EAJ, 320 botorekin (%26,45). Eta ondoren dator Elkarrekin-Ahal Dugu: 264 botorekin (%21,82). Laugarren indarra da, berriz, alderdi sozialista: 105 botorekin (%8,68). 

Edozelan ere, boto galera izan dute lehen indarrek abenduko botoekiko. Nabarmena izan da hori EH Bilduren kasuan. Beste hainbat udalerritan moduan, Antzuolan ere Elkarrekin-Ahal Dugu koalizioak hobetu ditu emaitzak. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak