Herritarrak konposta egitera animatzeko sentsibilizazio kanpaina egin dute, gaur, Antzuolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko api. 23a, 15:48
Vermican enpresako Zuberoa Jauregi herritar bati Antzuolan egindako ongarri poltsa eskaintzen.

Hondakinik onena sortzen ez dena lelopean konposta egitera gonbidatu dituzte, gaur, Antzuolarrak. Udalak eta Vermican enpresako kideek informazio mahaia ipini dute udaletxe aurrean, eta herrian egindako konposta banatu dute gerturatu direnen artean.

Antzuolako 140 familiak dihardute etxeko konposta egiten, eta 56 familia dira auzoko konposta egiten dutenak. Udalak nahi du herritar gehiago animatzea nor bere materia organikoa kudeatzera eta Vermican enpresako ordezkarien laguntzarekin informazio mahaia ipini dute gaur udaletxearen aurreko aldean.

Konpostagailu txikiak eta handiak izan dituzte ikusgai, baita ere materia organikoa konposta bihurtzeko prozesuko fase ezberdinetan. Zaku handi batean loreontzietara botatzeko prest dagoen ongarria erakutsi dute. Poltsa bana banatu dute gerturatu diren herritarren artean.

"Konposta egitera animatu nahi ditugu antzuolarrak", esan du Vermican enpresako Zuberoa Jauregi Larrañagak. "Erraza da eta emaitza ona ematen du. Horren adibide Antzuolan bertan egindako konposta ekarri dugu eta herritarren artean banatuko dugu".

Beñardo Kortabarria alkatea ere informazio mahaian izan da. "Konposta ona egiten dugu Antzuolan baina uste dut azken boladan jaitsi egin dela apur bat herritarren parte hartzea. Nahiko genuke herritarrak konposta egitera animatzea". Interesatuek udaletxean jasoko dituzte argibide guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak